XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Manobrak zor dira: behi, orgentzat, karrosentzat atelatzen badira; laneko zaldien, manduen, astuentzat.

Etche batean bada karrosa bat atelatzen ez dena: harek ez du manobrarik zor; zor du hatik, la taxe des voitures edo diruz pagatzen den bertze taila bat.

Manobrarik ez dute zor laneko on ez diren kabalek; ez eta ere yateko direnek edo ume egiteko bakharrik hazten direnek.

Manobrak zor dira urthe guziko eta pagatu behar dira urtharrilaren lehenekotz ekharriak diren bezala.

Norbait hiltzen bada, haren ondokoak bortchatuak dira pagatzerat.

Manobra paga ditake diruz edo lanaz Laborariek, khasik guziek, lanaz pagatzen dituzte manobrak.

Hiru egunen lana egin behar du manobra zor duen presuna, kabala, orga, karrosa bakhotchak.

Horiek deitzen dira manobra handiak.

Ematen ditut segidan nola egiten diren zuen errolak eta zer duzuen zor: hiru egunek zer ekhartzen duten: Gizonak 30 sos eguneko, 4 libera eta erdi.

Zaldi bakharrak 30 sos eguneko, 4 libera eta erdi.

Idi, behi, mando bakharrak 20 sos eguneko, 3 libera.

Astuak, 10 sos eguneko, 30 sos.

Zaldi batetako karrosak 15 sos eguneko, 45 sos.

Orgek: bi zaldietako karrosek 20 sos eguneko, 3 libera.

Asto karro batek 5 sos eguneko, 15 sos 2 mandotako karrosak 15 sos eguneko 45 sos.

Uzten ditut bazterrerat automobilak eta baphur mekanikak.

Eman ditudan chehetasunekin zuetarik bakhotchak aise yakinen duzue zer duzuen zor.

Huna zombait etsemplu: 1ampdeg; Gizon batek bere orgekin zor ditu, 13 libera eta erdi; 2ampdeg; Zaldi batek eta 2 errotako karrosak: 6 libera eta 5 sos.

3ampdeg; 2 gizonek bere behi orgekin, 18 libera; 4ampdeg; 2 gizonek, behi orgek, 2 karrosek bi errotakoek: 31 libera eta erdi.

5ampdeg; Behi orgek, zaldi eta karrosak: 15 libera eta 15 sos.

Badira ere zonbait herrietan manobra ttipiak edo laugarren eguneko manobrak.

Manobra horiek dira manobra handien hiruetarik bat.

Gizon batek zor du manobra handien 4 libera eta erdi, manobra ttipien 30 sos.

Behi orgek, 3 libera manobra ttipien.

Manobra handiak egiten dira klasatuak diren chemins vicinaux deitzen direnetan: manobra ttipiak egiten dira ezagutuak diren chemins ruraux reconnus izena dutenetan.

Ainitzek uste dute manobra ttipiak egiten ahal direla berek nahi duten bidetan.

Hori ez da haizu nun ez diren horiek klasatuak.

Zer egin behar dugu orai?.